#2aFEM | AURREPARTIDUA J2: Bera Bera Goikoak lehen bidaian itxoiten gaitu

Neska Nazionalen 2. Mailako 2. jardunaldiari dagokion partidua jokatuko dute Bera Bera Goikoa eta Navasket-ek hurrengo larunbatean, 2020ko urriak 17-an arratsaldeko 16:00h Donostiako Manteko polikiroldegian.

Lehenengo jardunaldiko partidua galdu ostean, Navasketeko neskek Gipuzkoan jokatuko dute etxe kanpoko lehen partida. Damian Blanco-k entrenatutako neskek errendimendua hobetu beharko dute aurkariaren saskiari begira eta defentsa lanetan erregulartasun handiagoa erakutsi beharko dute jokoaren 40 minutuetan zehar.

AURKARIA: Bera Bera Goikoa

Donostiarrek pasa den denboraldiko jarraipena daukan taldea aurkezten dute, beraz, "ezagunak" dira gure neskentzat. Denboraldi berri honetan ere, Mikel Urretak entrenatutako taldea, lider gisa ailegatzen dira partidura hasierako jardunaldian Fabiolas San Antonioren aurka garaipen ukaezinaren lortu ondoren (24-54). Kanpoko jokalarien kalitatea eta jokoaren erritmo handia dira beste aste batez sailkapeneko goialdean egon nahi duen taldearen ezaugarriak.

Irteera zaila izango dute gure neskek denboraldiko lehen garaipena lortzeko non jokoaren erritmo altua kontrolatzea ezinbestekoa izango da partiduan.

Hazitzen jarraitzera!!

Azken berriak: